XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Debekatutako materialeek, zerrenda ez-exhaustiboan, ondorengoak barne hartzen dituzte: koipeak, animali tripaki edo ehunak, simaurra, hezurrak, ileak, larruak edo larrupea, erraiak, odola, lumak, errautsak, zepak, hareak, kare gastatua, harri edo marmol zatiak, metal zatiak, beira, lastoa, txirbilak, zopizar ebakinak, trapuak, garauak, lupulua, paper zaharrak, egurrak, plastikoa, mundruna, hondakin asfaltikoak, erregai edo olioak prozesatzearen hondakinak, lubrifikatzaileak eta antzekoak, eta, oro har, edozein dimentsiotan 1,5 cm.ko tamaina baino handiagoa duten solidoak.

c) Materiale koloreztatuak: hondakin uretan isuriz gero, araztegi orokorretan erabili ohi den prozesuan ezabatzen ez diren kolorazioak ematen dituzten likido, solido edo gasak, hala nola lakak, pinturak, barnizak, tintak, e.a.

d) Hondakin korrosiboak: saneamendu sarean edo arazketa instalazioetan korrosiorik sortzen duten likido, solido edo gasak eta uretan produktu korrosiboak sortzeko erreakziorik izan dezaketen sustantzia guztiak.

e) Zakar erradioaktiboak: zakar erradioaktiboak edo batazbesteko bizitza nahiz kontzentrazioagatik instalazioetan kalterik sor dezaketenak eta/edo instalazio horien mantenimenduan diharduen langilegoari arriskurik ekar diezaioketenak.

f) Materia kaltegarriak eta sustantzia toxikoak: kopuru jakin batzutan beren kabuz edo beste zakar batzurekin batera molestia publikorik edo kolektore sarearen edo araztegien mantenimendu eta artapenaz arduratzen den langilegoarentzat arriskurik sor dezaketen solido, likido edo gasak.

3. Baimendutako isurketak.

Hondakin uren isurketetan onar daitezkeen kutsagaien instanteko gehienezko kontzentrazioak honako hauek izango dira:

Ezaugarriak Unit. Muga onargarria

Puntako emaria amplt;eguneroko BE hiru bider Tenperatura ampdeg;C 40
D.B.O. 5 mg/l DBOamplt;1.000; DQ0amplt;3(1) Lagin dekantatuan.
Solidoak suspentsioan mg/l 1000
Solido sedimentagarriak ml/l 20
Olioak eta koipeak ml/l 100
pH 5.5etik 9.5era
CN mg/l 0.1etik 0.5era
Fe mg/l 5etik 15era
Cr guztira mg/l 1etik 3ra
Cr hexabalentea mg/l 0.5etik 1era
Cu mg/l 1etik 3ra
Cd mg/l 0.2tik 0.5era
Ni mg/l 2tik 5era
Zn mg/l 2tik 10era
Pb mg/l 0.5etik 1era
Hg mg/l 0.01
Fenolak mg/l 10
SO mg/l 500etik 1.500era
S mg/l 2
Disolbatzaileak mg/l 0
Metalak guztira mg/l 10etik 20ra (2) Burdina kanpo.
Kloro gerakina mg/l 2tik 5era

(3) Aurreko kuadroan barne harturik ez dagoen kutsagairik eduki dezaten isurketetarako berariazko muga osagarriak ezarriko dira, onartuko dituen kolektorearen ezaugarrien arauera.

25. Art. Hondakin solidoen kontrola.